Liburu berria: “Bombardeos en Euskadi (1936-1937)”

Liburu berri honek Bombardeos de Euskadi (1936-1937) izen bereko mintegiko aktak biltzen ditu. Gernikako Bakearen Museoak eta Gernikako bonbardaketari buruzko dokumentazio zentruak antolatu zuten mintegi hori 2017ko apirilean.

Bombardeos en Euskadi (Liburua azala, portada)

Bombardeos en Euskadi (Liburua azala, portada)

2017an Euskadik, Gerra Zibiliean jasan zituen bonbardaketa gehienen 80. urteurrena bete zen. Bonbardaketa horien berri Mola generalak eman zuen 1936an eta 1937ko abuztura arte iraun zuten. Orain arte Euskadin 1.100 bonbardaketa-operazio egin zirela dakigu baina ikerketa oraindik zabalik dago.

Mintegi hau Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa eta Gernikako bonbardaketari buruzko dokumentazio zentruak antolatu dute eta bere helburua 1936 eta 1937an izan ziren bonbardaketen ikerketan sakontzea da.

2000. urtean gure lehen mintegia antolatu genuen eta Herbert R. Southworth izan zuen ardatz. Berak frankistek Gernikako bonbardaketari buruz esandakoak desitxuratu zituen. Harrezkero historiari buruzko hainbat mintegi eta kongresu antolatu ditugu. Guzti honen emaitza Gernika-Lumoko Historia Bilduma da, jardunaldi guzti hauetako akten liburuek osatzen dutena.

Gure historia eta memoriaren zabalkundea beharrezkoak dira, baita ondorengoei jakinaraztea ere. Euskadiko bonbardaketei buruko mintegi hau 2017ko apirilaren 24 eta 25ean egin zen Gernika-Lumon.

 

Liburuaren AURKIBIDEA

Ángel Viñas “Negociaciones sobre el apoyo nazi-fascista a Franco”.
Paul Preston “Britain and the Basque Campaign o 1937: The Government, the Royal Navy, the Labour Party and the Press”
Jon Irazabal “Otxandio: Crónica de una tragedia 31 de marzo de 1937. Objetivo: Durango”
Patxi Juaristi “Características, vivencias y consecuencias de los bombardeos aéreos contra la población civil de Berriatua, Markina-Xemein, Etxebarria, Ziortza-Bolibar y Munitibar durante la Guerra Civil”
Aitor Miñambres “Legutio, entre el cielo y la tierra”
Jesús Gutierrez “Bombardeos sobre Eibar, la ciudad símbolo de la República”
Joseba Agirreazkuenaga “Bombardeos sobre Bilbao 1936-37: Reducir, a pesar de todo, Bilbao mismo ahora a escombro y cenizas”
Iñaki Goiogana “Las aves monstruas” Bombardeos aéreos sobre Lekeitio, octubre de 1936.
Xabier Irujo “Gernika, un experimento de guerra”
Iosu Galarreta “1937 – Bombardeos de Zalla tras la conquista de Bilbao”

Liburu hau Gernikako Bakearen Museoko dendan dago salgai.

email

Tags: , , , , , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: