“ITSASORATZE ARTIBISTA: ARTERAPIA ETA ARTIBISMOA” erakusketaren inaugurazioa

EGUNA: Abenduak 22 (osteguna)

ORDUA: 11.15 a.m (Aurkezpena komunikabideentzat); 12.00 (Erakusketaren inaugurazioa).

LEKUA: Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa. Foru plaza 1, 48300 Gernika-Lumo

“Itsasoratze Artibista: Arterapia eta Artibismoa” gaur egungo premia sozialei artearen bitartez ekiten dien prozesua izan da, ikerkuntzan, partehartzean eta erakusketan datzana.

“Itsasoratze Artibista: Arterapia etaArtibismoa” Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Aztertegiaren eta Gernikako Bakearen Museoaren ekimen bat izan da Donostia-San Sebastian 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Bakearen Itsasargiarentzat.

 Urtebeteko epe baten ostean eta “11 kai” ezberdinetan geratu ondoren (Gasteiz, Bilbao, Gernika, Donostia…), mundu osoko gonbidatu ezberdinei eta ekimen ezberdinetan parte hartutako partehartzaile guztiei esker, gaur egungo premia sozialeei arteak zelako erantzuna ematen dion azaltzen zuten elkarrizketa biribil eta laborategi asko izan ditugu. Hona hemen Itsasoratze guztien laburpentxoa:

Itsasoratze artibista GONBIDAPENA_INVITACION

Guztion asmo eta ibilbidearen irudikapena

2015eko abenduak 1ean, Eskubide Zibilen aldeko Mugimenduari hasiera eman zien Rosa Parksen ekintza desobedientetik 60 urte betetzen ziren egunean, “Itsasoratze Artibistak” Gasteizko Norgara zentrotik erriatu zituen txikotak.

Bertan, Itsasoratze Artibistaren Laborategi saio batzuetarako egitura bezala balio ziezagukeen lan-metodoa probatu genuen.

 Zapalduen Antzerkia

Itsasoratze bitan zehar Zapalduen Antzerkiak zenbait herrialdetan duen aplikazio praktikoa aztertu genuen: India, Austria, Turkia, Israel eta Palestina, besteak beste.

Bakea Josiz: Arpillerak, Gatazka, Memoria

Balmasedan, Gernika-Lumon eta Donostian egindako Arpillerei buruzko hiru erakusketek zein Arpilleragileen Nazioarteko Forumak ―Bilbon, Donostian eta Gernikan ospatuta― testigantza/kontakizunen zein lengoaia/ tekniken truke anitza ahalbidetu zuen, hala praktika zuzenetik, arterapeutiko eta artibista (artearen bitartezko terapia eta aktibismozkoa), nola lan honen hedapen hezigarritik akademian, museologian edo eskola-curriculumean.

 Emakumeak eta aktibismoa gatazkaren muinetik

Itsasoratze honetara gonbidatutako erakundeak bat datoz esaldi honetan: «emakumeek ez dituzte gerrarako edo indarkeriarako biziak sortzen; ez dira ere ospil edo lurralde konkistagarri». Žene u Crnom (Beltzezko Emakumeak), Emakumeen Bide Bakegileak (Ruta Pacífica de las Mujeres)  eta Combatants for Peaceko ordezkariek emakumezkoen eta aktibismoaren paperaz, gatazkaren muinetik, hausnartu zuten.

 Mugarteko eskubide eta ardurak: Lotsaren Hesiaren gainetik jauzika

Tuiza jaiman (San Telmo Museoan instalatuta) “Batzarra artelan bezala” ospatu genuen. Mendebaldeko Sahararen eskubideen aldeko artearen eta aktibismoaren bost ordezkarirekin elkartuz Elkarrizketa Biribilean: Fico Guzman artista, Limam Boicha olerkaria, Takbar Haddi ama kuraia, eta Hayat Rguibi eta Yamila Dambar aktibistak, Arabiar Udaberriaren aitzindari den Gdeim Izik erresistentziazko kanpamentuan parte hartu zutenak. Biribil honetan “Artearen Intifadaz” hitz egin genuen, okupatzailearen zapalketari aurre egiteko indarkeriabako kultur-tresna sortzaile bezala ulertuta.

Itsasoratze artibista: ekimenak

Guztion Ongiaren Ekonomia

GOEn eta beste kideko ereduetan esperientzia zabala duten lau kapitainek zuzendu zuten gure irudizko ontzia: Begoña Pecharroman (Farapi); Liher Gonzalez Bilbatua (Koop57EH/Olatukoop); Gorka Egia (Orendaingo alkatea); eta Ivan del Caz (BIKOnsulting). Ekintzailetza eta lankidetzak, elkarlotze glokaleko sareek, eta oro har, demokrazia ekonomikoak osatu zuten haien nabigazio-mapa.

 Performance-a eta Antzerki soziala

Pabiloi 6ko oholtzan biribilean jesarriz, eta hainbat kontakizun eta bideoren bidez, Jennifer Millerrek ― Circus Amoken fundatzailea eta horren protagonistarik nagusienetako bat: “andre bizarduna”― erakutsi zigun nola bere zirkoak hausnarketa eragiten duen larritasun sozialeko gaiak astinduz ―basakeria poliziala, hezkuntza publikoa, inguruneko arrazakeria, gentrifikazio prozesuak eta etxebizitza duin baterako eskubidea―; eta nola ere hiritarren jarrera aktiboa sustatzen du, adibidez, balizko agintekerien aurrean gizabanakoaren oinarrizko eskubideez eta horien erabilera efektiboez kontzientzia piztuz.

Ekonomia Urdina (Blue Economy)

Ekonomia Urdina, Gunter Paulik (sortutako paradigma ekonomikoa) Itsasoratze honetara, Busturiako Ekoetxean ospatu zena, Siemen Cox, RotterZwam hiri nekazaritzako enpresaren fundatzailea (Rotterdam); eta Alexander Prinsen, “Master of Beautiful Achievements” eta Azaro Fundazioa, Lea-Artibai eskualde bizkaitarrean Ekonomia Urdinaren hainbat proposamen abian jartzen ari den erakundea gonbidatu genituen.

EkoAktibismoa

Ingurugiroarekiko Eskubide eta Arduren itsasoan barrena gindoazela, “Itsasoratze Artibistak” Ekoaktibismoaren pankarta jaso genuen eta nazioarte mailan erreferente diren mugimendu biren ordezkariak gonbidatu genituen ontzira: Navdanya, “guztion ongiaren bederatzi haziak”, eta Greenpeace, “bake berdea”. “Errautsak” bideokliparen aurkezpenarekin amaitu zenBeñat Igerabide eta Gorka Urra musikarien eskutik.

Gernika Gogoratuz eta Gernikako Bakearen Museoak Fundazioak aurrera eramandako, –Alex Carrascosa artista euskaldunaren koordinaziopean eta Donostia 2016 ko Bakearen itsasargiaren babesean– ekimen honi, Gernikako Bakearen museoan (2016ko abenduaren 22tik 2017ko apirilaren 2ra) egongo den erakusketa eta proiektu osoa laburbilduko duen liburuarekin amaiera ematen zaio 2016an zehar aurrera eramandako “Itsasoratze artibista” ekimenari.

email

Tags: , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: