IKAS-ASTELEHEN

Museoak astelehenetan itxita egon ohi dira. Bertan lanean gauden profesionalok askotan esaten dugu bilatu behar dugula denbora formaziorako, beste hurbileko ekipamendu eta museoak bisitatzeko baita — gure gaiei buruz– lasai irakurtzeko. Baina… badirudi inoiz ez dugula  horretarako astirik topatzen.

Gernikako Bakearen Museoan, astelehenak ikas-astelehenak bihurtuko ditugu 2013tik hasita. Horregaitik, gure museoa formazioagatik itxita zegoen egunetan (urtarrilean) Euskadiko, beste museo eta ekipamendu batzuk (Oiasso museoa, Ekainberri, Igartubeiti, Zumalakarregi museoa eta Eibarko armagintza museoa)bisitatzen eta beraien esperientzietatik ikasten hasi genuen urtea.

Irun

Bestalde astelehenero edo astertero ikasitako eta irakurritako artikulu, link interesgarriri buruz idatziko dugu eta zuekin informazio truke bat izan nahiko genuke. Gaur hasteko honako blog eta link hauek aipatu nahiko nituzke:

 

“Comunicación 2.0 entre museos y periodistas” http://sondearte.com.

Clara merín-ek egindako ikerketa interesgarria,  jakiteko zelako erlazioa dagoen , 2.0 -ri dagokionez, museo eta kazetarien artean. Irakurterraza eta jakin beharreko datu ugari ematen dituena. Irakurri ondoren eginbeharreko lan zerrenda luzea aterako zaizuela ziur nago.

Gestión Cultural www.gestioncultural.org/bc . Web orrialde oso interesgarria, zeinetan lotura eta artikulu ugari egoteaz gain, kudeaketa kulturalari buruzko blog-en datu base haundi bat dagoen.

LabforCulturewww.labforculture.org Kultur laborategi oso interesgarria.

Dosdoce.com www.dosdoce.com Kultur kudeaketa eta teknologia berrien inguruko web, blog eta baliabide zentru interesgarria.

Posted by Iratxe Momoitio.

 

email

Tags: , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: