IA 50.000 BISITARI IZAN DITUGU, 2016AN BAINO 5.000 BISITARI GEHIAGO. 2018-an XX.URTEURRENA (1998-2018)

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak (www.bakearenmuseoa.org) 2017 urteari agur esan dio bisitari kopuru ikusgarriarekin, orain arteko handiena, 48.507 bisitari, iaz baino 4.901 gehiago, ia ia 50.000 bisitarietara heldu delarik.

Euskadi eta Estatu mailan dagoen Bake Museo bakarra ongi ikusia da bisitarien aldetik, horrela adierazten dute azken urteetako bisitari kopuruak: Euskaditik etorritakoak 9.356 pertsona, Estatu mailakoak 11.654, Europarrak 22.810, Amerikarrak 3.250, beste lekuetatik etorritakoak 1.437 pertsona dira.

picasso eta giza eskubideak / Derechos humanos

picasso eta giza eskubideak / Derechos humanos

Balantze oso positiboa da Museoak egiten duena iazko urtearena, izan ere 2017an museoak hainbat ekintza antolatu ditu, besteak beste:

* Aldi baterako 4 erakusketa garrantzitsu:Bakeraikileak”, “Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa”, “Ron English: Guernica berriro imajinatuz” eta “Harrizko eta altzairuzko memoriak”.

HARRIZKOA ETA ALTZAIRUZKO MEMORIAK erakusketa

HARRIZKOA ETA ALTZAIRUZKO MEMORIAK erakusketa

* 3 erakusketa bibliografiko: “Eusko Jaurlaritza eta Gerra Zibila”, “Picassoren “Guernica” eta “Gernikako bonbardaketa literaturan”.

Erakusketa bibliografikoa-Exposición bibliográfica

* Hainbat ikerketa bidai egin dira (Madrid, Avila, Salamanca eta Paris) Gernikako Bonbardaketa eta Gerra Zibilari buruzko Dokumentazio Zentruak duen ondare dokumentala haundituz.

* Nazioarteko 3 mintegi antolatu ditugu: “Bonbardaketak Euskadin 1936-1937”, “Gerra oroimenak, bake proiektuak. Iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko indarkeriak eta gatazkak” eta y “VII. Artea eta Bakearen Nazioarteko Topaketa” Gernikan.

Artea & Bakea mintegia 2017

Artea & Bakea mintegia 2017

*MemoriaLab ekimena: Biolentziaz beteriko, gure iragan hurbilaren memoriaren eraikuntza soziala eraikitzeko, herritarron partaidetza sustatzen duten laborategi sortzaileak. Irunen eta Madrilen.

 *Hiru liburu berriren argitalpena:

Harrizko eta altzairuzko memoriak

Bonbardaketak Euskadin 1936-1937

-Gerra oroimenak, bake proiektuak. Iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko indarkeriak eta gatazkak

* Museoko zuzendaria munduko leku askotara gonbidatu dute Museoak azken urteetan egiten duen lanaz eta bere historiari buruzko hitzaldi ugari eskainiz Ipar Irlandan, Bartzelonan, Suezian, Italian eta Txekian

* Urteko igande guztietan Museoko sarrera dohainekoa izan da eta hala jarraituko du 2018an ere.

Bakea-paz Gernika

Bakea-paz Gernika

Ugariak dira, hasi dugun 2018 urte honetan, Gernikako Bakearen Museoak prestatu dituen ekintzak, batez ere kontutan izanda Gernikako Bakearen Museoko 20. urteurrena dela eta (1998-2018). Esate baterako:

Eskolarteko Bakearen eta Ez Biolentziaren astea ospatuko dugu (urtarrilaren 3oetik otsailaren 2ra) tailer didaktikoak eta bestelako zenbait ekintza eginez.

– Nazioarteko mintegia antolatuko ditugu: 2018ko apirila: Memoria eta espazio publikoa

-Formakuntza: Zapalduaren Antzerki gaian formakuntza berezia otsaila, maiatza, uztaila eta urrian Harrobia-Eskena eta Gernika Gogoratuzekin elkarlanean.

Bisita gidatu bereziak: MEMORITOUR. Euskadiko memoria lekuetara bisita bereziak (maiatza, ekaina eta irailean)

– Errekreazio historikoa (2018ko apirila)

– MemoriaLab ekimena: Biolentziaz beteriko, gure iragan hurbilaren memoriaren eraikuntza soziala eraikitzeko, herritarron partaidetza sustatzen duten laborategi sortzaileak.

– Museoa eta bonbardaketaren garaiko babesleku baten bisita gidatu konbinatuak, hizkuntza ezberdinetan, Museoko Hezkuntza Arloak antolatuta.

Babeslekua Gernikan-Refugio en Gernika

Babeslekua Gernikan-Refugio en Gernika

Aldi baterako erakusketak

– Egun berezietako ospakizunak (Nazioarteko eskolarteko Bakea eta ezbiolentziaren astea (otsaila), Euskal kostaldearen museoen egunak (martxoa), Gernikako bonbardaketaren urteurrena eta museoaren XX.urteurrena (apirila), Museoen Nazioarteko eguna (maiatza), Nazioarteko Bakearen eguna (iraila), Memoriaren eguna (azaroa), Giza Eskubideen eguna (abendua)…) ekintza ugari eta dohaineko sarrera antolatuz. Udako koloniak ere egingo ditugu ekaina eta irailean.

Museoa ikastetxeetan 2017-18

Museoa ikastetxeetan 2017-18

 

“Museoa eskoletan” programa mantenduko da 2018an zehar. Gernikako Bakearen Museoko hezkuntza arloko arduraduna Bizkaiko Haur eta Lehen Hezkuntzako eskoletara (eskatzen dutenak) hurbilduko da Bake kulturaren gaiaren inguruko dohaineko tailerrak egitera. Aurton eskaintza zabaldu egiten da Bigarren Hezkuntzan ere tailerrak egiteko aukera emanez. Guzti hau BBKko gizarte ekintzaren laguntza eta lankidetzari esker.

Atzerriko eta estatuko artxiboetako ikerketarekin jarraitu (Madril, Frantzia, Estatu Batuak, Alemania…) Dokumentazio zentruak antolatuta.

 

 

 

 

Bi erakusketa bibliografiko berri, gai ezberdinen inguruan, Dokumentazio Zentruak antolatuta.

Gernikako Bakearen Museoa

Gernikako Bakearen Museoa

Estatu mailako eta Nazioarteko museoetako sare ezberdinen kongresuetan eta elkarretaratzeetan partehartze aktiboa:

INMP International Network of Museums for Peace

Internacional Coalition of Sites of Conscience: topaketa Italian

EUROCLIO-ren topaketa Marsellan

IC-MEMO: topaketa urrian Israelen

-Giza eskubide eta bake hezkuntzaren elkarteen foroa. Topaketa ezberdinak

-AIPAZ.

Euskal Kostaldearen museoak

Sare sozialetan partehartze aktiboa (Facebook, Twitter, YouTube, Blog, Instagram…)

email

Tags: , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: