HIRITAR PLURALTASUNA.  Bakea eraikitzea gizartearen oinarrian

Hurrengo abenduaren 12 eta 13an Bilbon, Hiritar Pluraltasuna. Bakea eraikitzea gizartearen oinarrian izeneko jardunaldiak Bakearen aldeko Ikerketarako Espainiako ElkarteakLa Asociación Española de Investigación para la Paz- (aiPAZ) antolatu ditu. Instituzioetako, gizarte arloko eta eremu akademikoko ordezkariz osatutako eztabaida-mahaien inguruan hausnarketa egiteko topaketa bat izatea nahi dute. Helburua da ETAk 2011n borroka armatua utzi ondoko testuinguru historikoaren azterketa egitea. Batetik, Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitza Planaren garapena aurkeztuko da; bestetik, elkarbizitza eta adiskidetzeari buruzko tokiko lau esperientzia aurkeztuko dira, euskal udalerrietan emandakoak. Beste kontu batzuk ere aztertuko dira: unibertsitateek bakearen kulturaren garapenean izan duten inplikazioa eta emakumeek memoria eraikitzeko prozesuetan egindako ekarpena.

Jardunaldien dinamika bost espazio tematikotan banatuko da. Bakoitzean egongo dira: 1. Mahai bat bi hizlari eta moderatzaile batekin; 2. “0” ilara bat, gaiak planteatuko dituzten gizarte-erakunde eta eremu akademikoko bi ordezkarirekin; 3. Bertaratutakoen arteko solasaldia.

Bost eremu horiez gain, gurekin izango dira Federico Mayor Zaragoza, Fundación Cultura de Paz Fundazioko presidentea eta John Paul Lederach, Notre Dameko (AEB) Unibertsitateko Bake Ikerketen Nazioarteko Joan B. Kroc Institutuko irakaslea.

Jardunaldiak gastelaniaz izango dira. Matrikula dohainik da,inskripzio fitxa bete ondoren eta   gernikag@gernikagogoratuz.org bidali ondoren.

Gernikako Bakearen Museoak, AIPAZ-eko kidea dena, jardunaldietan parte hartuko du lehen eguneko sesio baten moderatzailea izango delarik Iratxe Momoitio, Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria.

email

Tags: , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: