GERNIKAKO BONBAKETAKO LEKUKOEN TESTIGANTZAK INDARTU NAHIAN, GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOAK GELA BERRI BI ZABALTZEN DITU

Bizitako bonbaketa

Gernikako Bakearen Museoak, 2019ko apirilaren 25ean, bonbaketa bizi izan zuten pertsonen testigantzei dedikaturiko gela berri bi zabaldu zituen. Bonbaketaren lekukoak, agintariak eta memoria historikoa jorratzen duten pertsonak elkartu ziren bertan.

Gernikako bonbaketaren lekukoek bizitakoa kontatzen dute ikus-entzunezko edukien bitartez. Testigantzok, garai desberdinetan jasotakoak dira: William Smallwood, “Egurtxiki”-k 70. hamarkadan jasotakoak eta Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza eskubideen Institutuak , 2018an jasotakoak batzen dira “Bizitako bonbaketa” deritzon erakusketa honetan.

Bi gela berri hauen irekiera dela eta, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak, museoko sarrera doan eskainiko die Euskadin bizi diren pertsona guztiei (eta hala proba dezaketenei) 2019ko apirilaren 26tik maiatzaren 31ra.

email

Tags: , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: