GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOAK –URTEURREN BEREZIA OSPATU DUEN 2012 URTEA– 30.000 BISITARI BAINO GEHIAGOREKIN BUKATZEN DU

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak (www.bakearenmuseoa.org)  2012 urteari agur esaten dio, 30.586 bisitari kopuruarekin, iaz baino 1.581 pertsona gehiago (29.005 2011. urtean).

Igoera berri honek ongi adierazten du – 1998an zabaldu zen erdi mailako Gernikako Bakearen Museo ertainak— museo honek duen garrantzia (bereziki aurten gogoratuko den museoaren 15. urteurrena betetzen denean), Gernika-Lumon, Urdaibain eta Euskadin.

Euskadi eta Estatu mailan dagoen Bake Museo bakarra ongi ikusia da bisitarien aldetik, horrela adierazten dute Euskadi eta Nafarroatik etorritako 7.192 pertsonek, Estatu mailako 6.214 pertsonek, Europatik etorritako 14.340 pertsonek eta munduko beste leku batzuetatik etorritako 2.840 pertsonek.

Balantze oso positiboa da Museoa 2012tik ateratzen duena, murrizketez betea eta krisiak jota bizi izan den urtea izan arren. Bisitarien kopurua igotzeaz gain, museoak beste hainbeste ekintza antolatu ditu 2012.urtean zehar, besteak beste:

* Nazioarteko 4 kongresu eta sinposio (bi apirilean, Gernikako bonbadaketaren nazioarteko eragina eta Europako Kontzientzia lekuen inguruan eta beste bi urrian Artea, Oroimena eta Demokrazia eta Artea eta Justizia Sozialaren inguruan)

* Zenbait ikerketa bidai egin dira (Erroma eta Madrileko artxibo ezberdinetara) Gernikako Bonbardeaketa eta Gerra Zibilari buruzko Dokumentazio Zentruak duen ondarea dokumentala haundituz.

* Gernikako Bonbardaketari buruzko Twitterren gauzatutako proiektua EITB-rekin elkarlanean

* Erakusketa bidaiari ugari, Amerika eta Europan zehar, Etxepare Institutoa eta 2012 Fundazioarekin elkarlanean

* Kids’ Guernica nazioarteko proiektua

* Museoko zuzendaria munduko leku askotara gonbidatua izan da Museoaren zerbitzu eta historiari buruzko hitzaldi ugari eskainiz, besteak beste La Haya, Ipar Irlanda, Figueres…

* Hezkuntza sailak ere tailer berriak garatu ditu azken urte honetan (udako koloniak…)

Ugariak dira, hasi berria dugun 2013 urte honetan Gernikako Bakearen Museoak aurrera eramango dituen ekintzak, besteak beste:

BERRIA Museoaren irekiera ordutegi berria 2013rako (urtarrilean mantenimendu lanak direla eta egun batzuk itxi ondoren) ORDUTEGI BERRIA:

Astelehenetan: Itxita

Asteartetik larunbatera: 10.00etatik 19.00etara (eguerdian itxi barik, ordutegi jarraian)

Igandeetan: 10.00etatik 14.00etara

Nazioarteko eskolarteko Bakea eta Ez Biolentziaren (2013ko Urtarrilak 28-otsailak 1) astearen ospakizuna, tailer didaktiko ezberdinak Hegan egitea debekatua: Haurtzaroa eta gatazka armatuak erakusketaren inguruan eta Save the Children-ekin batera antolatua.

– BERRIA Museoa eta bonbardaketaren garaiko babesleku baten bisita gidatu konbinatuak, hizkuntza ezberdinetan eta Museoko Hezkuntza Arloak antolatuak.

Aldi baterako erakusketa berri eta interesgarriak 2013an zehar:

2013ko martxoaren 17rarte Hegan egitea debekatua: Haurtzaroa eta gatazka armatuak aldi baterako erakusketa  Save the Children-ekin batera.

2013ko martxoaren 21etik irailaren 15era “Objetos de la vida diaria transformados por el Conflicto” erakusketa Healing Through Remembering-ekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaritzako dirulaguntza bati esker.

2013ko irailaren 20tik 2014ko martxoaren 2ra: “Los Derechos Humanos en viñetas” erakusketa Fernando Buesa Fundazioarekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaritzako dirulaguntza bati esker.

Egun berezietako ospakizunetan (Nazioarteko eskolarteko Bakea eta ezbiolentziaren astea (urtarrila), Gernikako bonbardaketaren urteurrena (apirila), Museoen  Nazioarteko eguna (maiatza), Euskal kostaldearen museoen eguna (ekaina), Nazioarteko Bakearen eguna (iraila), Giza Eskubideen eguna (abendua)…) ekintza ugari eta dohaineko sarrera antolatuz.

– BERRIA Hezkuntza arloak antolaturiko Belaunaldien arteko tailer berriak , museoak lantzen dituen gaien inguruan; umeentzako koloniak (Pazkoako astean, ekainean eta irailean), familientzako tailerrak (otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina, azaroa eta abendua).

– BERRIA Gernikako Bakearen Museoa Fundazioko liburu berrien aurkezpena El bombardeo de Gernika y su repercusión internacional (2013ko otsailare hasieran) eta  Arte, Memoria y Democracia Gernika Gogoratuz eta UPV-EHU-rekin elkarlanean (2013ko udaberrirako)

Atzerriko artxiboetako ikerketarekin jarraitu (Belgika, Italia eta Alemania) Dokumentazio zentruak antolatuta.

– BERRIA  Bi erakusketa bibliografiko, gai ezberdinen inguruan, Dokumentazio zentruak antolatuta.

Estatu mailako eta Nazioarteko museoetako sare ezberdinetan museoak duen partehartze aktiboaren jarraipena (INMP International Network of Museums for Peace, Internacional Coalition of Sites of Conscience, ICOM, IC-MEMO, Foro de Asociaciones de Educación en derechos Humanos y por la Paz, AIPAZ, Euskal Kostaldearen museoak…).

Sare sozialetan partehartze aktiboa (Facebook, Twitter, YouTube, Blog…)

Informazio gehiago nahi izanez gero:

GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOA (Iratxe Momoitio Astorkia, zuzendaria)

Foru Plaza 1, 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia) EUSKADI Tel 94-6270213 eta 636378632 www.bakearenmuseoa.org;   zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net   

Posted by Iratxe Momoitio.

email

Tags: , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: