GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOAK RON ENGLISH-EN “”GUERNICA” BERRIRO IMAJINATZEN” ALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA AURKEZTEN DU

Gernikakako Bakearen MuseoakRon English artistaren  “ “Guernica” berriro imajinatzen”  aldi baterako erakusketa berria du.

Banner

Ron English Expo Gernikako Bakearen Museoa

Ospe handiko, Ron English artista amerikar honen erakusketa honek 25 obrek osatzen dute (berak Picassoren “Guernica” eredu hartuta egin izan dituen ehundaka obretatik aukeraketa bat egin ondoren).

“ “Guernica” berriro imajinatzen”  erakusketa, lehendabiziko aldiz heldu izan da Euskadira eta Gernikako Bakearen Museoan egongo da erakusgai 2017ko apirilaren 4tik urriaren 29ra.

Ron English

Ron English AEBko artista garaikide bat da, Decaturren (Illinois) jaioa, 1959an. Marken irudiak eta publizitatea ikertzen ditu, eta kolorea erabiltzeko duen moduagatik eta komiki-liburuen collageak egiteagatik da ezaguna. Ron English gaur egungo artista emankor eta ezagunenetako bat da. Haren irudi ahaztezinak mundu osoko kaleetan, museoetan, filmetan, liburuetan eta telebistan zabaldu dira. Englishek POPaganda terminoa asmatu zuen, goi-mailako eta behe-mailako mugarri kulturalak (superheroien mitologiatik hasi eta artearen historiako sinboloekin –hala nola Picassoren “Guernica”rekin– buka) nahasiz sortzen dituen lanak deskribatzeko.

“Ron English pop-artista sakon murgiltzen da “Guer­nica” antzokiaren atzealdean eta irteeretan, erabateko aldaketaren aurreko eta ondorengo uneetan. Artistak obsesiboki aztertu du eredua, marrazketaren, pintura­ren, eskulturaren eta maketen bidez, egiaren esperien­tzia angelu guztietatik imajinatuz, kaltegilea eta hil­dakoak izendatuz.”

Allouche Gallery (New York 2016)

“Kale-artea aldatu zuten artistetan pentsatzen dugu­nean, bi izen datozkigu burura ezinbestean: Banksy eta Ron English. Biek egin dute onura publikoko artea mundu osoko kaleetan, eta beren artelanak erakusgai jarri dituzte museoetan eta galerietan. Horri esker, ka­le-artearen estatusa igoarazi dute, eta arte-sistema tradi­zionaletik kanpo egokiro funtziona dezakeela frogatu.”

Andrew Lasane, Sophia Kritek

“Ron Englishi orobat esaten zaio kale-artearen aitajauna. Gaur egungo artista emankor eta ezagunenetako bat iza­ki, esaten da hari zor zaiola graffitiak herri-adierazpide azpikultural bat izatetik gaur egun ikusten diren hor­ma-irudi narratibo apaingarriak izatera egindako bidea.”

Lazarides Rathbone Gallery (London)

“ “Guernica”berriro imajinatzen”

 “Niretzat, “Guernica” eredu moderno bat da, Madonna eta haurra antzinako eredu bat den modu berean. (…) Hortaz, “Guernica” ereduari errespetuz heltzen diot, badakit-eta zer esanahi eta garrantzi kultural duen. Gerra modernoa­ren behargabeko izugarritasun itzelaren sinbolo bisual bat da. Baina, nire ustez, “Guernica”ren ondorio kulturala, be­rez, aurkakoa da. Tragedia ulertezina komiki-istorio –hots, errazago uler dezakegun zerbait– bilakatzen du. Giza proze­suaren parte da hori: gainditzen gaituzten emozio gordinen hurbiltasunetik urruntzea, gainetik narratiba bat jarriz, gure bizipenak sinplifikatzen dituena eta hiru dimentsiotatik 2 di­mentsiotara garamatzana. Eta kontzeptu horrekin borroka­tzen naiz “Guernica”ren nire bertsio guztietan.

“Guernica”ren 100 interpretazio baino gehiago egin ditut. Gerta daiteke pertsona desberdinak erabiltzea eta konposi­zioa zehaztasun handiagoz edo txikiagoz irudikatzea, baina beti ari naiz oinarrizko mezu beraren gainean inprobisatzen –aurreiritzi kulturalak gure narratiban tinko sartuta daudela da mezu hori–. Nire “Guernica”k mundu mailako kultura kor­poratiboaren produktu-kokapena nabarmentzen dute; izan ere, kultura korporatiboak gerra entretenimendu gisa erabil­tzen du, eta entretenimendua gerra gisa.”

Ron English

 

 

email

Tags: , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: