GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOAK BISITARIEN IGOERA ITZELA IZAN DU UDAN ETA EKINTZA UGARI ANTOLATU DITU URTEKO AZKEN HIRUHILEKOARI BEGIRA

Gernikako Bakearen Museoak bisitarien igoera itzela izan du udan, %31ko igoera bat izan duelarik (ekaina-abuztua artean). Beraz, oso balantze positiboa egiten da museotik 2014 urteari dagokionez, azken 8 hilabeteetan 26.760 bisitari izan dituelako (urtarrila: 494, otsaila:1695, martxoa: 2491 apirila: 5.233 maiatza: 4125, ekaina:2842, uztaila:4236, abuztua:5641) eta Trypadvisorrek eskeintzen duen kalifikaziotik BIKAINA atera duelako bigarren urtez.

2014 urteko azkenengo hiruhilabetean, ekintza ugari antolatuko ditu museoak:

* Nazioarteko bakearen egunean, Irailak 21, museoak ate irekien eguna eskeiniko du baita dohaineko bisita gidatu bat 13.00etan. Ospakizun honekin loturik, irailaren 26an eta Gernika-Lumolo udalarekin eta Zine klub elkartearekin lankidetzan “Asier eta biok” pelikula eskeiniko da Lizeo Antzokian , dohain, 20.30etan.

*Irailaren 18tik 24-ra, Museoko zuzendaria eta Hezkuntza arloko arduradunak No Gun Rin-en (Hego korea) egongo dira bi hitzaldi emanez, “The role of Museums for Peace in preventing war an promoting remembrance, Historical truth and reconciliation”lelopean ospatzen den Nazioarteko Bake Museoen kongresuan parte hartuz.

* Irailaren amaierarte “TRANSIT Gernika” erakusketa ikusteko aukera egongo da.

* Erakusketa hau bukatutakoan, eta urriaren 3tik aurrera, Gernikako Bakearen museoak Hego Afrikatik datorren, Art for Humanityk antolaturiko “Zibilizazioen arteko elkarrizketa” aldi baterako erakusketa izango du ikusgai.

* Azaroan, Museoa, Gernika Gogoratuz eta Kultur Etxearekin elkarlanean, Nazioarteko Arte eta Bakearen 6.elkarraldia antolatuko dute ”Bakearen hezkuntza. Bakearen hizkuntza” leloarekin Gernikan.

*2014-2015 kurtsoari begira, museoak bere hezkuntza arloko programa http://issuu.com/museodelapazdegernika/docs/hezk_foil_2014-15 ere atera eta zabaldu berri du, bai hezkuntza formalari baita hezkuntza ez formalari zuzendua.

*Ekintzen programa oso hau, familiei dohainik zuzendutako tailer askorekin osatuko da (urriaren 12an, azaroaren 9an eta abenduaren 14an) eta “Museoa eskoletan” programa ere martxan egongo da ikastetxe ezberdinak bisitatuz honako egunetan: azaroak 4, 11, 18 eta 25 eta abenduak 2, 9 eta 16an baita Nazioarteko Giza eskubideen eguna ospatuz (abenduaren 10ean).

*Liburuen mundua maite dutenentzat, gogoratu beharra dago Dokumentazio zentruak antolaturiko “Espainiako Gerra Zibila eta zinema” erakusketa bibliografiko berria ere ikusgai egongo dela irailaren 15etik aurrera museoan.

email

Tags: , , , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: