GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOAK BAKEAREN ASTEAREKIN ABIAN JARTZEN DITU, UDAZKENEAN, AURRERA ERAMANGO DITUEN NAZIOARTEKO MINTEGI ETA EKIMEN INTERESGARRIAK

Urtero lez, Gernikako Bakearen Museoak, irailaren 21ean nazioarte mailan ospatzen den Nazioarteko bakearen Eguna-ren inguruan ekimen ugari antolatu ditu:

Bakearen astea 2015

Irailak 25, ostirala:
-Zine Foruma: Selma (Dir. Ava DuVernay) Gernikako Zine Kluba eta Kultur Etxearekin elkarlanean, 20:30etan, sarrera doan. Gernikako Lizeo antzokian.

Irailak 26-27, larunbata eta igandea:

Minecraften 2. online topaketa  irailaren 26-27an izango da (Games4Peace-ekoekin elkarlanean), “Gernika, Bakearen Hiria” izenburupean, Nazioarteko Bakearen Eguneko (irailak 21) ekimenen barruan. 10 urtetik aurrerako umezein nagusiek parte har dezakete dohain eta online.

Ekintza hauetaz gain, Gernikako Bakearen Museoak urriaren lehenengo bi asteetan bi nazioarteko mintegi  oso garrantzitsu antolatu ditu.

Urriaren 1etik 3ra Bilbon eta Gernikan, Bakearen Museoak EUROM (European observatory of memories)-ekin elkarlanean “ERORI ETA ALTXATU: ONDAREA BERRERAIKITZEA GERRA BATEN ONDOREN“ deritzon nazioarteko mintegia antolatu du (programa atxekita bidaltzen dizuegu).

Mintegi honetara, Euskadi, estatuko eta beste herrialde askotako adituak etorriko dira, gerren osteko berreraikuntzaz eta urbanismoaz mintzatzera.

Oraindik aukera dago bertan dohain inskribatzeko.

Urriaren 8 eta 9an, Gernikako Bakearen Museoan inauguratuko den “BAKEA JOSIZ: GATAZKA, ARPILLERAK, MEMORIA” deritzon erakusketaren inaugurazioa dela eta, “Bilaketa ilbantzen” deritzon mintegia ospatuko da (Ikus programa atxekita bidaltzen dizueguna) Bakearen museoan.

Mintegi honek munduko zenbait lekutan indarkeria desberdinak (terrorista, estatukoa, generoa…) jasan izan dituzten biktimen esperientziak hartu eta horien gainean hausnartu, partekatu eta sakondu nahi du. Desagertutako atxilotuen bilaketa eta eguneroko bizimoduan, gizartean eta egiaren bilaketan, konponketan eta buruko osasunean estatu-politikak duen eragina ere aztertuko dira.

Egiaren prozesuei buruzko ikerketa eta esperientzia asko daude baina giza eskubideen urraketak jasan eta bizirik ateratakoen bizipenak eta desagertuen bilaketak eragindako zauriak ez dira sakon ikertu edo dokumentatu.

Mintegi honek disziplina ezberdinetako jende adituaren presentzia izango du, besteak beste: Carlos Martín Beristain, Iñaki Markez, Lynne Jenkins, Carolina Gana, Itziar Gandarias, Roberta Bacic…

email

Tags: , , , , , , , , , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: