GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOAK 53.122 BISITARI JASO DITU 2019AN

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak zifra oso positiboarekin amaitu du 2019. urtea, 53.122 bisitari izan baititu. Bisitari gehien izan dituen urtea da 1998an sortu zenetik (2018an, 51.870 pertsona izan ziren museoa bisitatu zutenak; 2017an, 48.507; eta 2016an, 43.606). Zifra horrek Bakearen Museoaren bultzada berresten du. 1998. urtetik – Gernika-Lumora, Urdaibaira eta Euskadira iristen diren bisitarientzat.

53.122 bisitari horien jatorria honako hau izan da: 7.887 Euskadikoak izan dira, 13.660 Espainiako gainerako lurraldetakoak, 26.435 Europakoak, 3.564 Amerikakoak, 1.576 Asiakoak eta beste leku batzuetakoak.

Museoaren hezkuntza-sailak antolatutako jardueretan, era berean, 4.541 pertsonek parte hartu dute (udalekuak, tailerrak, ibilbideak …).

Beraz, 2019ko balantzea oso positiboa da, aurreko urtean baino urte lasaiagoa ─ ez bisitarietan ─, izan baita jarduera kopuruan. «Memoritour Gernika» ibilbide gidatuek (berriak) harrera oso ona izan dute; baita bigarren solairuaren gela baten birmoldaketak (ikus-entzunezko proiekzioetan bonbardaketa bizi izan zuten pertsonen testigantzak entzuten baitira).

«Gernika udabarri haretan» birsortze historikoari buruzko liburua

Era berean, Gernikako Bakearen Museoak argitaratu berri du, bertsio digitalean, 1937an atzeguardiako bizitzaren birsortze historikoari buruzko informazio guztia biltzen duen liburua. 2018an egin zen, eta museoak antolatu zuen hainbat elkarterekin eta boluntariorekin batera, «Gernika Udabarri haretan» izenarekin (deskargatu hemendik).

2020rako proiektuak

2020an zerbitzu eta proiektu berriak egongo dira, eta horien artean, labur-labur, honako hauek aipa daitezke:

Europako MIGRAID proiektua

Gernikako Bakearen Museoak, Europako hainbat bazkiderekin batera, MIGRAID proiektu europarra lortu du. Proiektu horrek jarduera ugari izango ditu 2020an zehar:

* Tailer transnazionalak Gernikan, Carpi-Fossolin (Italia) eta Izieun (Frantzia), Europako proiektu horrek jorratuko dituen gaiei buruzko ezagutza partekatzeko.

* «Haurtzaroa Europako gerretan (1918-1949)» izeneko aldi baterako erakusketa ibiltaria.

* Ikastetxeetan edo hezkuntza ez-formalean gai hau landu ahal izateko maleta pedagogiko bat prestatzea

* Nazioarteko Kongresua, gai horri buruz

MIGRAID: Migrazioa eta laguntza humanitarioa Europan (1918-1949)

MIGRAID proiektuaren xedea, egondako erbesteratu eta migrazio fluxuak aditzera ematea da, hots, (gaur egun puri purian dagoen gaia bada ere)  europear historiako momento zehatz baten (1918-1949) bolondresek eta elkarteek izan zuten garrantzia azpimarratu nahiean ere.

UNED-en «Migraciones y exiliados en el mundo contemporáneo» ko ikerketa taldeak lideratuta, museo eta elkarte hauen partehartzea du: Gernikako Bakearen Museoa, Maison d’Izieu, el Comité Internacional de Museos Conmemorativos (ICMEMO), Centro Studio Fossoli – Fondazione recupero e valorizzazione della Memoria Storica, Museo Nacional de Historia Contemporánea de Eslovenia, eta  EUROM.

2020rako aldi baterako erakusketak

Gernikako Bakearen Museoak hiru aldi baterako erakusketa berri izango ditu 2020an:

  •  Aline Soberon eta Txema Uriarte-ren “Viñetas para el recuerdo”   (urtarrilaren 30etik uztailaren erdira arte).
  • Txiletik datorren Cecilia Zabaleta ren “Boleto de ida” erakusketa. (2020ko ekaina-abendua)
  • “Haurtzaroa europear gerretan” erakusketa (2020ko uztailetik abendura)

Zerbitzu berriak

  • Memoritour Gernika ibilbide gidatu gehiago (4 ibilbide dira eskeinitakoak: 1-Babesleku antiaereoak, 2-Gernikaren berreraikuntza, 3-Monumentuak eta memoria eta 4-Picasso eta “Guernica”), urte guztian zehar, goizez zein arratsaldez eta 4 hizkuntzatan.
  • Bi  Memoritour Euskadi berri (udabarri eta udazkenean).
  • 2020an martxotik iraila bitartean, Museoa astelehenero zabalik egongo da goizez (10.00-14.00). Beraz, garai honetan, ez da asteko egun batean ere itxita egongo. Igandero doako sarrera eskaintzen jarraituko du.

Gaur egun martxan dituen bestelako zerbitzuak ere mantenduko ditu 2020an, besteak beste: Dokumentazio Zentrua, Hezkuntza arloa, Bisita gidatuak, koloniak, ikerketa artxibo ezberdinetan, erakusketa bibliografikoak, etab.

 Eta urtero legez, urtarrilaren 1etik 29ra museoa itxita egongo da urteko mantentze lanak aurrera eramateko, urtarrilaren 30ean (Nazioarteko eskolarteko bakea eta ezbiolentziaren eguna) berriro bere ateak zabalduko dituelarik.

email

Tags: , , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: