GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOAK 51.000 BISITARI IZAN DITU 2018an, 20. URTEURRENA OSPATU DUEN URTEAN (1998-2018)

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak 2018 urteari agur esan dio bisitari kopuru ikusgarriarekin, orain arteko handiena, 51.710 bisitari, iaz baino 3.203 gehiago, 50.000 bisitarien muga gaindituz. Zabaldu zenetik, urterik urte gorantza egin du eta aurten bere rekorra lortu du. Euskadi eta Estatu mailan dagoen Bake Museo bakarra ongi ikusia da Gernika-Lumo eta Urdaibai bisitatzera datozen bisitarien aldetik.

Gernikako Bakearen Museoko bisitariak urterik urte

Horrela adierazten du azken urteko bisitari kopuruak. 51.710 bisitari honako lekuetatik etorriak: Euskadiko 9.768 bisitari, estatuko beste autonomietako 11.134 bisitari, 26.422 bisitari europear, 3.166 Ameriketatik eta 1.220 Asia eta beste zenbait lekutatik.

Balantze oso positiboa da Museoak egiten duena iazko urtearena, izan ere 2018an museoak bere 20.urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu zituen, besteak beste:

* Aldi baterako hiru erakusketa garrantzitsu: “Harrizko eta altzairuzko memoriak”,  “Bakeraikileak” eta “William Kelly: Arteak bala bat geldi dezake?”, publikoaren aldetik oso harrera ona izan dutenak.

* Hiru erakusketa bibliografiko: “Gernikako bonbardaketa literaturan”, “legion Kondorra” eta “Eleiza eta gerra Zibila liburuetan”

* Nazioarteko hiru mintegien antolaketa: “Zapalduen antzerkia”, “Iraganaren gaurkotasuna” eta “Artea, memoria eta espazio publikoa” gai hauetako aditurik hoberenak izan genituelarik.

* “Gernika udabarri haretan” errekreazio historikoa, 60 pertsonen partehartzea izan zuenak baita 800 bisitari egun horretan zehar.

*Koloniak, ume eta familientzako ekintza bereziak, Museoa eskoletan programa eta babeslekuetara bisita gidatu bereziak. Ekintza guzti hauetan partehartzaileen gorakada handia nabaritu egin da.

*Gidatutako hiru MEMORITOUR  Euskadiko hiru lurraldetatik. Gerra zibil garaiko biktimen omenezko monumentuak ezagutzeko.

*”Musika museoan”,  bi bisita gidatu berezi musika lagun genuela. Segundo Olaeta musika eskolaren laguntzari esker, azaroaren 23an eta abenduaren 14an.

*”Zinema museoan”, Institut Français eta la Alliance française-n laguntzari esker, azaroaren 25ean eta abenduaren 16an.

*MEMORIALAB ekimena: Biolentziaz beteriko, gure iragan hurbilaren memoriaren eraikuntza soziala eraikitzeko, herritarron partaidetza sustatzen duten laborategi sortzaileak.

* AFALOSTE Laborategi gastronomiko sozialak. Giza eskubideen elkarteen Foroarekin, Gernika Gogoratuz, Bakeola eta Iñigo Retolazarakin elkarlanean. Irun, Etxebarri, Amurrion eta Gernikan ospatuak.

* Museoko zuzendaria munduko leku askotara gonbidatu dute Museoak azken urteetan egiten duen lanaz eta bere historiari buruzko hitzaldi ugari eskainiz.

* Hainbat ikerketa bidai egin dira (Madrid, Alcalá de Henares eta Paris) Gernikako Bonbardaketa eta Gerra Zibilari buruzko Dokumentazio Zentruak duen ondare dokumentala haundituz.

* Urteko igande guztietan Museoko sarrera dohainekoa izan da eta hala jarraituko du 2019an ere.

2019-a, 2018-a baino urte lasaiagoa izango da (behin 20.urteurrenaren ospakizunak bukatuta) baina –urtero lez– ekintza oso interesgarria eskeiniko dira. Besteak beste, urtarrilaren 29tik otsailaren 1era Nazioarteko eskolarteko ez biolentziaren astean ospatuko da. 2019an zehar garatuko diren bestelako ekintzen berri emando zaizue edota gure web orrialde eta sare sozialetan konsultatzeko abagunea izango duzue.

email
Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: