GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOAK 43.500 BISITARITIK GORA IZAN DITU 2016AN

GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOAK 43.500 BISITARITIK GORA IZAN DITU 2016AN ETA 2017-a, GERNIKAKO BONBARDAKETAREN 80. URTEURRENA DEN HONETAN, PROIEKTU INTERESGARRIZ BETERIK DATOR

Casa de Begoña-Museo de la Paz de Gernika

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak (www.bakearenmuseoa.org)  2016 urteari agur esan dio bisitari kopuru ikusgarriarekin, orain arteko handiena, 43.606 bisitari, iaz baino 6.165 gehiago, hau da, %14ko igoera.

Euskadi eta Estatu mailan dagoen Bake Museo bakarra ongi ikusia da bisitarien aldetik, horrela adierazten dute azken urteetako bisitari kopuruak: Euskaditik etorritakoak 7.935 pertsona (% 18’19), Estatu mailakoak 10.917 (% 25’03), Europarrak 20.966 (% 48’08), Amerikarrak 2.857 (% 6’55), beste lekuetatik etorritakoak 931 pertsona dira.

 Balantze oso positiboa da Museoak egiten duena iazko urtearena, izan ere 2016an museoak hainbat ekintza antolatu ditu, besteak beste:

* Aldi baterako lau erakusketa garrantzitsu: Bakea josiz: gatazka, arpillerak, memoria”; “Memoria historikoa: Frankismoaren ondorio saminei buruzko erreportaje grafikoa”; “Bakeraikileak” eta “Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa”.

* Hiru erakusketa bibliografiko: Emakumea eta Gerra Zibila”, “Memoria historikoa” eta “Eusko Jaurlaritza eta Gerra Zibila”.

* Hainbat ikerketa bidai egin dira (Madrid, Iruña, A Coruña, Bruselas eta Londres) Gernikako Bonbardaketa eta Gerra Zibilari buruzko Dokumentazio Zentruak duen ondare dokumentala haundituz.

* Nazioarteko bi mintegiten antolatu ditugu: Memoriaren memoria eza” etaMemoriarako arteaGernikan izandakoak.

*MemoriaLab ekimena: Biolentziaz beteriko, gure iragan hurbilaren memoriaren eraikuntza soziala eraikitzeko, herritarron partaidetza sustatzen duten laborategi sortzaileak.

 *“Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa” ekimena Gernika Gogoratuz eta Donostia 2016rekin batera.  Egindakoak: 2 erakusketa, nazioarteko foruma eta 11 ekintza desberdina Gernikan, Bilbaon, Donostian, Busturian…

 * Museoko zuzendaria munduko leku askotara gonbidatu dute Museoak azken urteetan egiten duen lanaz eta bere historiari buruzko hitzaldi ugari eskainiz Ipar Irlandan, Bartzelonan, Sarajebon, Italian, Kolonbian eta abar.

* Urteko igande guztietan Museoko sarrera dohainekoa izan da eta hala jarraituko du 2017an ere.

email

Tags: , , , , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: