Gernikako Bakearen Museoa

Fachada museo de la paz de gernikaGaurko Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Museoa izan zen lehenago. Museoa, Gernika-Lumoko udalak sortu zuen 1998eko apirilaren 7an, Auzitegia eta Posta eta telegrafoetako bulegoak zeuden lekuan, hiriaren berreraikuntza garain Manuel Ma Smith-ek diseinatutako eraikinean, hots, Foru plazan (Udaletxe aurrean).  Museo hori, museo historikotzat har zitekeen, Gernika-Lumoko historia jorratzen baitzuen, batez ere Gerra Zibila eta bonbardeaketa.

1999 eta 2002. urteen artean museoak etxea egokitzeko obrak egin zituen (zenbait alditan) besteak beste Kultura Ministeriotik (Arte Eder eta Kultura Ondasunen Sailetik) jasotako laguntzei esker, eta, proiektu museografiko bat prestatu eta gauzatu ondoren, Bakearen Museoa bihurtzea erabaki zen (Euskadiko eta Espainia estatu osoko lehena).  2002ko uztailaz geroztik, Gernikako Bakearen Museoa Fundazio bat da; beraren babesle eta sortzaileak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gernika-Lumoko Udala direlarik.

 

Beraz, 2003. urtetik aurrera zabaldu zituen berriro ateak Museoak (2003ko urtarrilaren 8an), bere prsala de exposicionesofila eraberrituz eta aukerak ugarituz, eta gaur egungo munduaren premiekin bat datorren instituzioa bilakatu zen. Gunea hazi egin da, museo erakargarri eta dinamiko bihurtzeraino, sentitzeko eta bizitzeko museoa izan nahi du; hau da historiak, hunkiberatasunaren eta enpatiaren eskutik, adiskidetzeko bidea zabal diezagun tokia , eta denon artean bakeari forma eman dieziokegula pentsatzeko lekua.

 

Ordutegia (2013tik aurrera):
Astelehenetan: itxita (jaiegunetan izan ezik)

Martxotik irailera
Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 19:00etara
Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara

Urritik otsailera
Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara

2013, Gernikako Bakearen Museoko 15. urteurrena (1998-2013)

GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOA
Foru plaza,1. E 48300 Gernika-Lumo. Euskadi. Espainia · (+34) 94 627 02 13
www.bakearenmuseoa.org
zuzendaritza.museoa@gernika-lumo.net

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: