GATAZKA ETA EGUNEROKOTASUNA: BELFASTETIK GERNIKARA

 

 

Orain dela egun batzuetatik eta irailerarte, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak, 55 objetuen argazkik osatutako aldi baterako erakusketa  interesgarri berria du erakusgai. Belfastetik (Ipar Irlanda) Gernikara ekarritako erakusketa honen izenburuaGatazkak eraldatutako eguneroko bizitzako objetuak” da eta Healing Through Remembering (HTR) elkarteak antolaturikoa da.

Euskadin edo Espainian orain arte ikusi ez den argazki erakusketa honek, eguneroko bizitzaren objetuak, gatazka baten zelan eralda daitezkeen azalduko digu, Ipar Irlandako gatazkaren inguruko ikuspuntu ezberdinak islatuz.

Gatazkak eraldatutako eguneroko bizitzako objektuak

Erakusketaren jatorria, 2008an, Ipar Irlandako gatazkaren kultura materialaren inbentario bat  (HTR eta Belfast-eko Queens Unibertsitatekoek egina) da. Erakusketaren helburua ez da historiako bertsio bakar batetara heltzea, eskarmentu desberdinetako pertsonek beraiek bizi izandakoaz hitz egitea baizik. Gune abertzaleetan abisuetarako erreminta bezala erabiltzen zuten zabor-edukiontzi bateko estalkia, segurtasun indarrek erabilitako balen kontrako paper-eusgailua edota unionisten lema ezaguna den “Ulsterrek EZETZ dio” inprimatuta duen pospolu-kaxa hau erakusketa honetarako mailegatu dituzten objektu anitzen argazkien adibide sinplea baino ez dira.  Objektu hauen atzean dauden istorioek pertsona, komunitate eta erakundeen eguneroko bizitza eta oroitzapenen ikuspegia eskaintzeaz gain, gatazka honen izaera, zergatiak eta efektuak esploratzen laguntzen diete bisitariei.

Erakusketako kartelak ikusi nahi izanez gero, hemen egin dezakezue.

Posted by Iratxe Momoitio.

email

Tags: , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: