EZAGUTZEN EZ DUGUN EUROPA

Gernikako Bakearen Museoa eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Gernikako Bakearen Museoa eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Urtero legez, 2010. urtetik, Gernikako Bakearen Museoak eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak elkarlanean, kulturarteko bizikidetza sustatzeko udako koloniak antolatzen dituzte. Aurten ekainaren 29tik uztailaren 3ra izango dira, 10:30tik 13:30ra eta izena emateko epea zabalik da jadanik.

Gurean bizi den biztanleria atzerritarraren erdia Ekialdeko Europatik etorritakoa da, Errumanitik bereziki. Hala ere, Europar kontinentearen eremu hau ezezaguna da gure artean. Horregatik, aurtengoan “Ekialdeko Europa, Itsaso Beltza” programa antolatu dugu.

kolonietan izen ematea

Kulturartekotasunean sentsibilizazio lana egitea da gure helburua, 4-12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta eskualdeko herrietan udaro antolatzen diren udalekuen bitartez egin da azken zazpi urteetan.

Aurton Itsaso Beltza izango da gure abiapuntua, eta bere inguruan dauden herriak bisitatuko ditugu: Errumania, Bulgaria, Ukrania, Errusia, Moldavia, Turkia… Egunez egun bere arrantzaleen bizimodua ezagutuko dugu eta marinel-korapiloak egiten ikasiko dugu. Sukaldaritzan Errumaniako pintxoak egingo ditugu, lurralde horretatik etorritako auzokide baten laguntzaz; Ekialdeko Europan dauden mirari arkitektonikoak ezagutu eta Lego piezekin eraiki; Capadocia bezalako paisai paregabeak aurkitu eta lurralde horietako abesti eta jolasak ezagutu. Amaitzeko, jaia ospatuko dugu Ekialdeko dantza, karaoke eta mozorroekin.

Programa Busturialdeko hainbat herritan garatuko da, beste beste, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Mendata, Morga, Mundaka, Muxika eta zelan ez, Gernika-Lumon (Gernikako Bakearen Museoan).

Ez galdu aukera eta ekar itzazu haurrak! Gauza berri asko eta asko ikasiko dituzte, baina batez ere aniztasuna zein garrantzitsua den.

email

Tags: , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: