EUSKAL KOSTALDEKO MUSEOEN TXARTELAREN GIDA, KALEAN.

Euskal Kostaldeko Museoen Sareak kalean du bere leialtasun-txartelarentzako gida. Bertan txartelaren erabiltzaileek museo ezberdinetan izango dituzten onurak jasotzen dira, esaterako, doako sarrera, opariak edoeta deskontuak museoko dendan edo zerbitzuetan.

Txartela Euskal Kostaldeko Museoen Sareak 2013an martxan ipinitako ekimena da, bisitariak euskal itsasbazterreko natur eta kultur ondare aberatsa, bereziki itsas ondarea, ezagutzera animatzeko eta leialtasuna lortzeko helburuekin sortua. Horretarako 30 ekipamendu baino gehiagotan eskaintzen dira txartelaren onurak. 100.000 txartel kaleratu ziren eta erantzun oso ona izaten ari da.

Gida, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Kultura sailen laguntzaz argitaratua, txartelarekin batera banatzen da, dohainik, sareko ekipamenduetan eta Bilbo, Donostia nahiz kostaldeko herrietako turismo bulegoetan. Txartelaren aktibazioa, ordea, Sareko museoetan bakarrik egin ahal da.

Gernikako Bakearen Museoan ere eskuragarri dituzue txartela eta abntailak eta deskontuak aplikagai.

email

Tags: , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: