ETAren TERRORISMOA MUSEOKO GELETARA ETA GURE MEMORIETARA PASATZEN DA.

Bloga zenbait hilabetetan geldi izan ondoren gaur post berri batekin gatozkizue (Zein zaila den eguneroko lanetatik kanpo Museoko blogean idazteko denbora izatea eta gainera, interesgarria den zerbait esatea). Gaur ez dugu burukomin handirik izan gaia aurkitzen, gaur, ZORIONDU beharrean aurkitzen gara.

Gaur egun ZORIONTSUA da (ETAk biolentzia armatuaren eta urte askotan sufritu dugun ikara eta sufrikarioaren amaiera iragarri zuen atzo). ETAren historia eta biolentziaren zentzugabekeria bere lekua bilatzen ari den eguna da, ez bakarrik kalean, batez ere MUSEOETAN, gurea bezalako museoetan, hau da, GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOAN (Euskadiko eta Espainiako Bake Museo bakarra). Albistegietatik eta gure gizarteko elkarrizketetarik kanpo atera eta beira-arasetan sartu beharko genuke, berriz bizi behar EZ genukeena azalduz baina batez ere, ez dezagun inoiz ahaztu.

Biktimek jasan duten izugarrizko sufrimentua eta samina ahaztuta geldi ez dadin eta etorriko diren belaunaldiek bizi izan ez duten izuaz gehiago jakin dezaten MEMORIAREN (edo memorien) lekuren batean iraun beharko du,  urte hauetan bizi izandakoak.

Gaur inoiz baino gehiago, BASOAren diseinua aldatu beharko genuke: Gernikako Bakearen Museoko (www.bakearenmuseoa.org) gela horretan Euskadiko biolentziari buruz hitz egiten baitugu. Gela horrek gertatutakoa oroitaraziko digun eta orainaz hitz egitea erraztuko digun erakusketa bat edo askori abiapuntua eman beharko dio (aldi baterakoa, iraunkorra edo ibiltaria). Horrela, biolentzia zuzenaren ostean gelditzen den bake negatiboaz mintzatu ahal izango gara (urtzen den iceberg-aren tontorra bezalakoa baita, baina urpean oraindik biolentzia mota asko dituela gogoan izan behar dugu (kulturala, estrukturala) eta asko landu beharko dugu gai horretan).

Lan asko baina ilusio eta itxaropen asko ere badugu, batez ere, egun edo garai honetara iritsi ez diren eta bizi ezin izan dutenak gogoan izanez.

Gaur Bakea dela bide bakarra sinisten dugun guztion eguna da, argi eta garbi ikusi baitugu errugabe baten biziak edozein idealek baino askoz gehiago balio duela.

 

 

email

Tags: , , , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: