ERAKUSKETA BERRIAREN INAUGURAZIOA: HARRIZKOA ETA ALTZAIRUZKO MEMORIAK

Gernikako Bakearen Museoak aldi baterako erakusketa berria zabalduko du abenduaren 15ean:

Harrizko eta altzairuzko memoriak: Gerra Zibilaren eta Frankismoaren biktimen omenezko monumentuak Euskadin (1936-2017)

Invitación 15 de diciembre de 2018: Memorias de piedra y acero

Gonbidapena 2017ko abenduaren 15erako: “Harrizko eta Altzairuko memoriak” erakusketa Invitación el 15 de diciembre de 2017 para la exposición: “Memorias de piedra y acero”

Gernikako Bakearen Museoak erakusketa berria eta bere liburuaren aurkezpena egingo ditu datorren abenduaren 15ean, eguerdiko 12.00etan, bonbardaketaren 80. urteurrena ospatzen den urteari bukaera emateko.

Erakusketa eta liburua, Jesús Alonso Carballés historialari eta Burdeoseko unibertsitateko katedratikoaren ikerketa lanean oinarritu da eta bera izan da komisarioa. Foiletoa hemen eskura dezakezu.

Erakusketa honetan, 30eko hamarkadaren bukaeratik gaur egunera arte Gerra Zibilaren biktimen oroimenez altxatutako monumentuen azterlana txertatu da, euskal espazio publikoan izan duten bilakaera erakutsi nahi baita.

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaerara arte biktima frankistak nonahikoak izan baziren ere, biktima errepublikarren memoriak alderantzizko bidea egin du, pasa baitira diktadurak zigor bezala ezarritako ahanzturaren zulotik gaur egun ikusgarritasun ukaezina izatera. Ez dira alderatu nahi, inola ere ez, ez biktimak ezta gatazkak iraun bitartean alde batek zein besteak eragindako presioak ere. Historiaren arloko lan askok erakutsi dute desberdintasun nabarmenak daudela, bai sorrera eta helburuetan, bai izaeran eta ohituretan ere.

Erakusketa honen bidez, memoriaren mugimendu pendularra nabarmendu nahi da, eta aztertu nahi da monumentuek izan duten egiteko nabarmena, memoria berrindartzeko orduan eta azken hamarkada honetan gizarteak biktima errepublikarrak aitortzeko orduan ere.

HARRIZKOA ETA ALTZAIRUZKO MEMORIAK erakusketa

HARRIZKOA ETA ALTZAIRUZKO MEMORIAK erakusketa

Erakusketaren inaugurazioarekin batera, Jesús Alonso Carballések izenburu bereko liburua aurkeztuko du, Museoaren Gernika-Lumoko Historia Bildumaren  barne argitaratuta. Liburu honek Carballés jaunak azken urteetan eginiko ikerketa guztia batzen du, orain arte Euskadin gutxi jorratu den gai baten ingurukoa.

Ekimen bi hauekin, museorako hain urte garrantzitsua den honi (Bonbardaketaren 80.urteurrena) bukaera ematen zaio. 2017a ekintza eta dinamismo kulturalez beteriko urtea izan da museoan: nazioarteko 3 kongresu, hainbat aldi baterako erakusketa eta erakusketa bibliografiko, 3 liburu berri argitaratu ditu eta urtean zehar museoak 47.500 bisitari baino gehiago izan ditu.

Bide batez gogorarazten dizuegu 2017ko abenduaren 29tik 2018ko urtarrilaren 29ra, urtero lez, Museoa itxita egongo dela, urteroko mantenu lanak egiteko. 2018ko urtarrilaren 30ean bere ateak gogotsu eta indartsu irekiko ditu, bere 20. urteurrena ospatzeko (1998-2018).

email

Tags: , , , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: