EKOAKTIBISMOA

Gernika Gogoratuz-ek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016k ekoaktibismoaren inguruko topaketa antolatu dute Cristina Enean, Donostian.

itsasoratzea ekoaktibismoa

  •  Jardunaldiak urriaren 21 eta 22an izango dira, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean.

Gernika Gogoratuz-ek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016k Itsasoratze artibista proiektuaren hamargarren elkarrizketa biribil eta laborategia antolatu dituzte, urriaren 21 eta 22an Donostiako Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxean izango direnak. 

Ekoaktibismoaren leloa duten jardunaldi hauetan,  nazioarte mailan erreferente diren mugimendu biren ordezkariak gonbidatuko ditugu ontzira: Navdanya, “guztion ongiaren bederatzi haziak”, eta Greenpeace, “bake berdea”. Biek aurre egiten diete baliabide naturalen monetizazioari eta gutiziak gure Planetan eragiten dieten kalteei ― gehiegizko ustiaketa eta lurra eta itsasoen kutsadura; edo bizitzaren kontrola,hala ongarri kimiko eta pestiziden erabilera, nola hazien eraldaketa genetikoa direla medio ―. Navdanyak milioi bat nekazariren prestakuntzaren bidez kontzientziatzen du; Greenpeacek bere presentzia aktiboaren bidez; eta biak bat datoz ‘ekontzienzia’ baten sorkuntzan, ‘Eko’, ‘Oikos’ edo geure etxe komunaren ezagutza eta zaintza.

Topaketen agenda:

Urriak 21, ostirala, 18:00-21:00

Elkarrizketa Biribila gonbidatuen eta bertako erakundeen eta gizarte zibilaren ordezkarien artean.

Urriak 22, larunbata , 10.00-14.00 eta 16.00-19.00

Laborategi saioa, gonbidatuen ko-fazilitazioari esker parte-hartzaileek “eko-ekintza”kolektibo bat diseinatuko dute.

Gonbidatutako eragileak

NAVDANYA-ko VINOD KUMAR BHATT (INDIA)

vinod-bhatt-navdanya

Botanika-zientzietan masterra, Botanikan Doktorea (Himalayako Mikologian berezituta), eta Garhwal Srinagar Unibertsitateko Botanika Saileko irakasle ohia (1988-1995).

1995ean Unibertsitatea utzi zuen ― bere hitzetan, «nekazarien komunitateekin eta gizartearentzat lan egiteko pasioa zela eta» ―, eta garapenaren-sektoreari ekin zion. Dehradun distrituko emakume nekazariak onddogintzan prestatzen hasi zen, eta era berean, biodibertsitatea eta jakintza tradizionala aztertzeari ekin zion. 1997an Vinod Bhatt Doktorea Navdanyan sartu zen biodibertsitatearen zaintzari eta sendabelarren eta landare ekologikoen sustapenari ekiteko. Gaur egun, Navdanya Trust-eko Zuzendari Exekutibo-kargua du, erakundearen egitarau nagusia zaintzen ― hazien subiranotasuna, elikadura burujabetza, biodibertsitatearen kontserbazioa, polinizazio irekiko bertako haziak, egiaztapen organikodun nekazaritza ekologikoaren sustapena, eta klima-aldaketari egokitzea India eta Bhutanen.

Vinod Bhatt Doktoreak 24 ikerkuntza-artikulu baino gehiago idatzi ditu Indiako eta nazioarteko aldizkarietan eta argitaratutako liburuetan. Bost libururen egilekide izan da honako gaiei buruz: Agroekologia, Sendabelarrak, Biodibertsitatean oinarritutako Nekazaritza Ekologikoa eta Klima-aldaketa.

NAVDANYA

navdanya

Navdanya, 1987an Himalaiako Doon bailaran sortua (Uttarakhand estatua, India), India eta Bhutaneko 22 estatutan banatutako milioi bat hazi-jagole eta nekazari ekologikoren sarea da; eta Biodibertsitatean, Bertako Jakiturian, Nekazaritza Ekologikoan zein Klima-aldaketan berezitutako aztertegia ere bada. Navdanyak ingeniaritza genetikoaren arriskuez ohartarazi du, nekazariak eta haien ezagutzak biopirateriaz babestu ditu, eta globalizazioaren eta klima-aldaketaren testuinguruan elikagaien eskubideak defendatu ere egin ditu.

 

GREENPEACE ko JULIO BAREA

julio barea

Zientzia Geologikoen Doktorea Madrilgo Complutense Unibertsitatearen eskutik, Ingeniaritza Geologikoan, Hidrologian eta Hidrogeologian berezitua. 2004tik lan egiten du Greenpeacen Urari, Kutsadurari, Hondakinei, Energiari eta Klima-Aldaketari buruzko zenbait kanpaina koordinatzen. Gaur egun, Greenpeace Espainiako estatu mailako kanpainen arduraduna da. Greenpeacen hainbat ekintzatan hartu du parte: Repsolen prospekzioen aurka Kanariar Uharteetan, Shellen prospekzioen aurka Artikoan; BPpetrolio-konpainiak Mexikoko golkoan eragindako isurketa salatzeko; edo ingurumenerako kaltegarriak diren azpiegituren kontzientziatze lanetan: ongarrien eta kimika plantak, zentral nuklearrak bezalako azpiegiturez, baita aisialdiko espazio batzuez ere, esaterako, El Algarrobico (Carboneras, Almeria) hondartza gaineko makro-hotelaz.

GREENPEACE

greenpeace

Greenpeace erakunde independentea da, menpekotasun politiko eta ekonomikorik gabea, ingurugiroaren arazo globaletarantz arreta publikoa erakartzeko eta etorkizun berde eta baketsurako irtenbideak bultzatzeko indarkeriarik gabeko ekintza zuzena darabilena.

Bere helburuak honakoak dira:

  1. Biodibertsitatearen babesa bere forma guztietan.
  2. Kutsaduraren eta gehiegikeriaren prebentzioa ozeanoetan, lurretan, airean eta ur gezan.
  3. Mehatxu nuklearren erauztea.
  4. Bakearen, desarmearen eta indarkeriarik ezaren sustapena.

Ekimen hau Itsasoratzeartibista ekimenarenren barruan dago,artibismoa edo artearen bidezko aktibismo sortzaile eta indarkeriarik gabea ardatz duen ekimena gaur egungo premia sozialei afektibo eta efektiboki ekiteko, ikerkuntza, parte-hartzea eta erakusketa direla medio. Proiektua, Donostia 2016ren Bakearen itsasargiaren, Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiaren eta Gernikako Bakearen Museoaren argipean jaioa, 2016an egingo diren nazioarteko zortzi topaketetan eta forum batean gehi beste hainbat ekintza osagaitan datza.

Informazio gehiago jasotzeko eta inskribatzeko, 688 899 950 zenbakira deitu edo alexcarrascosa@gernikagogoratuz.org emailera idatz daiteke.

Laguntzailea

Cristina Enea

 

 

 

 

 

email

Tags: , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: