“GORPUTZ GRAMATIKALAK” GERNIKA

Gernikako bonbardaketaren 80.urteurrena gogoratzen den urtean eta Artea eta bakearen VII. Topaketen barne, Kolonbiako AgroArte kolektiboaren “Gorputz Gramatikalak” deritzon programa aurkezten dugu. “Gorputz gramatikalak” parte-hartze prozesu bat da, eta helburu nagusia ekinta artistiko eta memoriarako espazio bat sortzea da, bakearen eraikuntza, erreprazio sinbolikoa eta erresistentzia baketsua irudikatuz, maila lokal eta globalean.

Duela zortzi hamarkada milaka pertsonek erbestera ihesi egin behar izan zuten Gerra Zibilaren ondorioz eta, oraindik ere, asko dira hobi komunetan desagertuta dauden pertsonak. gaur egun, jende asko dago bere etxetik alde egitera derrigortua. Inoiz ez bezalako krisi humanitario bat bizi dugu, eta miloika errefuxiatu ari dira beren jaioterrira itzuli edo errotzeko leku berri bat bilatu nahian. memoria, derrigortutako leku-aldatzea, aterpea eta deserrotzearen inguruko errealitateek mugitzen gaituzte eta horrekin lotuta egin nahi dugu ekintza hau. Parthartzaileek beren gorputzaren bidez aldarrikatuko dute egia, justizia eta erreparazioa.

Programa eta inskrizpio fitxa (dohainekoa).

Ekimen hau Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Gogoratuz, Gernikako Kultur Etxea eta Bakeolak antolatu dute.

email

Tags: , , , , , , , , , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: