Bizikidetzarako 5 eremu (2015)

2014ko urtarrilan Giza eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroak, hezkuntza eremuko agenteen elkarraldia antolatu zuen Bizikidetzarako 5 eremuak ekintzaren jarraipen gisa. 19 ikastetxetako 25 profesionalek hezkuntzako erkidegoak elkarbizitzaren hobekuntzan izandako ekarpenari buruz, gaurkotasun-gaiak zein etorkizunekoak hausnartu zuten.

Bizikidetzarako 5 eremu: hezkuntza

Bizikidetzarako 5 eremu: hezkuntza

Lehengo topaketa honetan jasotako proposamenetan oinarrituz, Foroak bigarren elkargune bat antolatzen du, 2015eko urtarrilaren 26an izango dena .

Izenburua: Bizikidetza hobetu hezkuntza emozionalaren bitartez.
Data: 2015ko urtarrilaren 26an
Ordua: 18:00etan
Lekua: Tolosako Hirukide Jesuitinak Ikastetxea (HH-LHko eraikinea). San Frantzisko ibiltokia, 12. Tolosa

Bigarren topaketa honen helburuak:
1.- Foroko kide ezberdinek izan dezaketen hezkuntzara zuzendutako baliabideen informazioa eskaintzea, Foroko elkarteak aurkeztuz, beraien ezagutza eta espezializazio arloak eta bizikidetza lantzeko edota giza eskubideak eta bakea erabiltzen dituzten material didaktikoak eskainiz.
2.- Proposamen zehatzak aurkeztu, ikastetxetan emoziozko hezkuntzatik bizikidetza lantzeko asmoarekin:
a. ”Elkarbizitza hobetu emozioak landuz”. Xurdana Imatz. Bakeolako Koordinatzailea, Gatazketarako Bitartekaritza Zentroa.
b. “Golden 5” programaren aurkezpena. Maria Jose Lera. Psikologian doktore eta Sevillako Unibertsitateko Fakultatearen Pedagogia irakaslea.
3.- Emoziozko hezkuntzaren bitartez Bizikidetza hobetzeko ikastetxeen esperientzen aurkezpenak:
c. Tolosako Hirukide-ren esperientzia
d. Balmasedako Zubi Zaharra Ikastolako esperientziaGurekin elkarraldian egotera gonbidatu nahi zaitugu.Izen-ematea doakoa da. Eskertuko genizueke zuen parte-hartzea baieztatzea eta informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan koordinazio teknikoarekin:

Anna León
Telefonoa: 688 80 17 94
Posta: foroasociacionesddhhypaz@gmail.com

email

Tags: , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: