BISITARIEN GORAKADA NABARMEN BATEKIN BUKATZEN DU Gernikako Bakearen Museoak 2014a

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak (www.bakearenmuseoa.org) 2014 urteari agur esaten dio, 34.087 bisitariko kopuruarekin, azken urteetako bisitari kopururik handiena.

Euskadi eta Estatu mailan dagoen Bake Museo bakarra ongi ikusia da bisitarien aldetik, horrela adierazten dute aurtengo bisitarien kopuruak: Euskaditik etorritako 7.729 pertsonek, Estatu mailako 7.311 pertsonek, Europatik etorritako 16.170 pertsonek, Ameriketatik etorritako 1.941 pertsonek, Asiatik etorritako 875 pertsonek eta munduko beste leku batzuetatik etorritako 61 pertsonek.

Estadísticas de visitantes del Museo de la Paz de Gernika (1998-2014)

Estadísticas de visitantes del Museo de la Paz de Gernika (1998-2014)

Balantze oso positiboa da Museoa 2014tik ateratzen duena. Museoak hainbeste ekintza antolatu ditu 2014.urtean zehar, besteak beste:

* Aldi baterako hiru erakusketa garrantzitsu ( “Giza eskubideen aldeko tira” “TRANSIT Gernika” eta “Zibilizazioen arteko elkarrizketa”)

* Hiru erakusketa bibliografiko berri (“Euskal umeen erbestea”, “Korrespontsalak Espainiako Gerra Zibilean” eta “Espainiako Gerra Zibila zineman”)

* Zenbait ikerketa bidai egin dira (Salamanca, Avila, Bartzelona, Poblet eta Nueva Yorkera) Gernikako Bonbardeaketa eta Gerra Zibilari buruzko Dokumentazio Zentruak duen ondare dokumentala haundituz.

* Artea eta Bakearen 6. Nazioarteko elkarraldia “Bakearen hezkuntza: bakearen hizkuntza” lelopean

* Museoko zuzendaria munduko leku askotara gonbidatua izan da Museoaren zerbitzu eta historiari buruzko hitzaldi ugari eskainiz, besteak beste Amberes (Belgika), Derry eta Belfast (Ipar Irlanda), Bartzelona, Noruega, Hego Korea …

* Hezkuntza sailak proiektu didaktiko berriak garatu ditu azken urte honetan (Bake erreferenteak…), udako koloniak izan ditu eta oso arrakastatsua izan den “Museoa eskoletan” programa abian jarri du…

* Urteko igande guztietan Museoko sarrera dohainekoa izan da eta hala jarraituko du 2015ean zehar

email

Tags: , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: