BAKEAREN HIZKUNTZA: BAKEAREN HEZKUNTZA

 

Gaur hasita eta hurrengo larunbaterarte, Artea eta Bakearen VI. Nazioarteko topaketa izango dugu Bilbon eta Gernikan, Gernikako Kultur Etxea, Gernika gogoratuz eta Gernikako Bakearen Museoak antolatuta.

Oingoan, literaturak –bereziki poesiak– bakearen hezkuntzan izan duen ekarpena aztertuko dugu. Poesia eta bakearen hezkuntzaren arteko esperientzia eta komuneko lengoaiak sustatu eta lan ildo berriak zabaldu nahi ditugu, memoria, bizikidetza eta Giza eskubideen gaiak jorratu ahal izateko.

Azaroaren 25ean (asteartea) eta “Asociación artistica Vizcaína”-ren laguntzari esker, Zibilizazioen arteko elkarrizketa erakusketako poesien errezitala izango da, Bilboko John Jauregian arratsaldeko 19.00etatik 20.30etara.

Azaroaren 29an (larunbata) 12.00etatik 14.00etara Artea eta bakearen esparruan unibertsitate arloko adituek (MHLI ikertaldea, Etxepare institutoa…), poetek eta erakunde antolatzaileek egiten duten lana eta proiektuen berri izateko lan mintegia egongo da.

Gero arratsaldean, eta publiko guztiarentzako zablik, Ex!Poesia (Kultur etxean 18.00etatik 18.30etara) eta Zibilizazioen arteko elkarrizketa (Gernikako bakearen Museoan 17.30etatik 18.00etara) erakusketetara bisita gidatua egongo da.

Arratsaldeko 19.00etatik 20.30etara poesia errezitala izango da, Gernikako Elai Alai aretoan Ricardo Arregi, Itxaro Borda, Leire Bilbao, Harkaitz Cano eta beste poeta batzuen poesiekin,  Hibai Etxebarria pianojoleak lagunduta.

email

Tags: , , , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: