Artea, memoria eta espazio publikoari buruzko mintegia

Aurten bere 20. Urteurrena ospatzen duen Gernikako Bakearen Museoak, ARTEA, MEMORIA ETA ESPAZIO PUBLIKOARI buruzko nazioarteko mintegia antolatu du hurrengo ekainaren 2 eta 3rako. Mintegi honetan nazioarte mailan ezagunak diren artista eta adituek parte hartuko dute, besteak beste, Horst Hoheisel, Andreas Knitz, Jochen Gerz, Fernando Sanchez Castillo, Maria Chiara Bianchini, Dominique Trouche, Jesús Alonso Carballés.

Nola irudikatu desagertu dena, falta dena, jada ez dagoena eta denborak ezabatu duena? Nola azaldu izugarrikeria bat, trauma bat, hitz soilez eginiko deskribapena beti motz geratzen bada? Nola bete aurreko belaunaldiek askatasunaren alde eginiko borrokaren balioa gogoratzen ez duen gizarte anemiko baten hutsune etikoa? Galdera horiei erantzuteko funtsezko elementu bilakatu da artea, eta berekin ekarri dituen ekintzak eboluzionatzen joan dira, garaiaren eta lekuaren arabera: Holokaustoa, Gerra Zibileko biktimak, frankismoaren aurkako oposizioa… gaur ez dira atzo bezala ez oroitzen ez irudikatzen. Arteak iragana baliatzearen esanahia jada ez dute gizarte-talde mugatu batzuek baino ulertzen, herritarren espektro zabalago batengana iritsi da, eta eginkizun sozial aktiboagoa eta memoria demokratikoarekiko konprometituagoa du orain. Espazio publikoa bihurtu da agertoki aproposena; herritarren agoran ibiltzen dira pertsonak, egiten dute elkarrekin topo, jarduten dira eztabaidan, egiten dituzte aldarrikapenak, ospatzen dituzte festak, maitatzen dute elkar eta bizi dira. Espazio publikoa leku ezin hobea da ekintza artistiko horiek mamitzeko, agoran ezusteko erasoak pizteko eta, kontramonumentuen bidez, harriak sozialki aktibatu edo desaktibatzeko.

Esperientzia horiek eta beste batzuk aztertuko dira mintegi hauetan, eta zer bilakaera izan duten azalduko da, bai eta nola lortu duten (edo ez) herritarrei galdegitea, dudak piztea, eta konfortaren patxadatik aterarazi eta inguratzen dituen mundua zalantzan jartzen hastea. Europako hainbat adituk eta artistak beren esperientzien eta lanaren berri emango digute.

Hemen parte hartzen duten EUROM Europako Memorien Behatokiko kide eta kolaboratzaileek aukeratutako formula berria “Diffusso mintegia” da, espazioan eta denboran atzera-aurrera dabilen proposamen ibiltari bat baita, eta herritarren memoriaren eta giza eskubideen arloan oso aktiboak diren zenbait kideek sustatu dute: Gernikako Bakearen Museoak, Granollerseko Udalak, Nafarroako Gobernuak eta lehen aipatutako EUROM erakundeak.

Banner Arte Memoria y espacio público

EGITARAUA 2018ko ekainaren 2a

  • 9.30-9.45 Mintegiaren aurkezpena. Iratxe Momoitio Astorkia.
    Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria.
  • 09.45-11.00 Horz Hoheisel eta Andreas Knitz. Artistak eta arkitektoak
    “From the crushed history to the moving monument”
    (*)“De la historia aplastada al monumento en movimiento”.
  • 11.00-11.15 Galderak.
  • 11.15-11.30 Kaferako atsedenaldia.
  • 11.30-12.00 Dominique Trouche. Université Paul Sabatier (Toulouse)
    “War memorials: perspectives on contemporary representation”
    (*)“Gerren oroimenez egindako monumentuak: errepresentazioen zeharkako ikuspegia”.
  • 12.00-12.15 Galderak.
  • 12.15-13.00 Jochen Gerz. Artista
    “Your contribution” (*)“Zure ekarpena”.
  • 13.00-14.00 Goizean zehar landutakoaren inguruko mahai ingurua.
  • 14.00-16.00 Bazkaltzeko atsedenaldia.
  • 16.00-16.30 “Altzairuzko eta harrizko memoriak” aldi baterako erakusketara bisita, Jesús Alonso Carballés-en eskutik.
  • 16.30-17.00 Maria Chiara Bianchini. Historialaria eta “Memorias en Red”-eko kidea.
    “Errepresio leku izatetik, memoria leku bihurtzera: Txileko esperientzia memorialak”.
  • 17.00-17.15 Galderak.
  • 17.15-17.45 Jesús Alonso Carballés. Universite Bordeaux-Montaigne
    “Gerra Zibilaren memoria euskal espazio publikoan: monumentuak eta estrategia artistikoak”.
  • 17.45-18.00 Galderak.
  • 18.00-18.30 Fernando Sánchez Castillo. Artista
    “Museo paraleloa”.
  • 18.30-19.00 Maria Arana Zubiate. Kalean bezero bila! Bilboko zenbait auzoetako emakumeen historia ezagutzera emateko laborategi hiritarra.
  • 19.00-19.30 Mintegiaren amaiera.

(*)Inglesetik erdararako itzulpena egongo da.

Izena eman ezazu, link honen bidez: Eskaera

Doako mintegia.

EGITARAUA 2018ko ekainaren 3a

Euskadin dauden Gerra Zibilaren biktimen omenez egindako zenbait memoria leku eta monumentu ezagutarazi nahi ditugu Memoritour honen bitartez, Jesús Alonso Carballés katedratiko eta adituaren gidaritzapean.

Egun osoko irteera izango da eta ibilbidea hau da: Elgoibar, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Donostia.

Bilbotik irteera 8:30an izango da Moiua plazatik eta iritsiera 18:30an.

Gernikatik irteera 8:45etan izango da autobus geltokitik eta iritsiera 19:15etan.

Ekintza hau doan da baina plaza mugatuak daude eta izena ematea beharrezkoa daIzen-emate horria

Arte memoria y espacio publico-4

email

Tags: , , , , , , , , , , , , , , , ,

Deja un comentario

Debes estar logeado para postear un comentario.

A %d blogueros les gusta esto: